EUS ES FR EN

Antolatu zure bidaia

Donostia da hiririk ezagunena eta bisitari gehien dituena, bere edertasunagatik, kultur eskaintza aberatsagatik eta gastronomia ezagunagatik. Baina Gipuzkoa bisitatzeko asmotan bazabiltza, hurbildu zaitez probintziako beste txokoetara ere. Ezezagunagoa da askotan, baina galdu behar ez diren harribitxiak gordetzen ditu: hondartza eta itsaslabar ederrak, mendi altuak eta ibilbide berdeak, herri tradizionalak, antzinako zaporeak eta abangoardiako gastronomia, museo handiak, tenplu historikoak eta berezko kultura, errotua, euskal kultura.

Gainera, Gipuzkoa abiapuntu ezin hobea da inguruko beste toki interesgarri eta eder batzuk bisitatzeko: iparraldeko kostaldea egiteko, Biarritzetik ibiltzeko, Bilboko Guggenheim Museoa bisitatzeko, Iruñeko entzierroaren urratsei jarraitzeko edo Arabako Errioxako ardorik onena dastatzeko.

Esaguzu nola bidaiatzen duzun eta zer gustatzen zaizun. Gipuzkoako egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatzeko ideiak emango dizkizugu.

HASI