Donostia hiri kosmopolita da, lasaitasunez bisitatzeko bizirik dagoen museoa, eta udan oso jaialdi ezagunak ditu: jazzaldia, Musika Hamabostaldia edo Zinemaldia.
Hirian zehar egindako ibilbidean ezinbestekoa da alde zaharrean egindako paseotxoa, Haizearen Orrazira gerturatzea, Santa Klara uhartean Hondalea ezagutzea edo San Telmo edo Chillida Leku museo handiak bisitatzea. Era berean, ezinbestekoa da helmuga jakinik gabe paseatzea, izozki tradizional bat jatea, ondo zaindutako komertzioan murgiltzea edo kapritxoren bat besteei edo norbere buruari oparitzea. Moda oso gustuko baduzu, ez ahaztu Balenciaga Museoa bisitatzera Getariara hurbiltzea.
Ostatua bilatu, euskaldunen abegitasun ezagunaz gozatu... Hori da esperientzia ahaztezina bizitzeko lehen pausoa. Aukeratu zurea eta eman besteei zu zaintzeko aukera, ingurune seguruan.
RESERVA TU ALOJAMIENTO
Gipuzkoako Hotelak elkarteko establezimendu batean ostatu hartuta bazaude eta PCR edo ANTIGENO proba egin behar baduzu, taxi batek jasoko zaitu zauden lekuan eta (nahitaezko aurretiazko hitzordua) GIPUZKOAKO POLIKLINIKARA edo QUIRONSALUD zentroetara eramango zaitu. Ondoren, proba egin ostean, berriz hotelera eramango zaitu.
Taxiaren joan-etorria doakoa da, eta probaren kostua, Gipuzkoako Hoteletako establezimenduetan ostatu hartutako bezeroentzat abantailazko baldintzatan (PCR 85€ / ANTIGENOAK 35€) bezeroaren kargura izango da. Eskatu zure kodea eta informazioa harreran.