Zergatik aukeratu mendia edo itsasoa, guztia eduki badezakezu?
Donostiako, Zarautzeko, Hondarribiko edo Zumaiako hondartzetan bainu bat hartzea edo paseatzea zentzumenentzako opari bikaina da, baina era berean, Aizkorri, Adarra edo Txindoki altxor naturalen berdetasuna ezagutzeak ere ez du parekorik, bertako haranetan eta txoko berezietan lasterka egin eta horiez gozatzea ezinbestekoa da.
Ostatua bilatu, euskaldunen abegitasun ezagunaz gozatu... Hori da esperientzia ahaztezina bizitzeko lehen pausoa. Aukeratu zurea eta eman besteei zu zaintzeko aukera, ingurune seguruan.
RESERVA TU ALOJAMIENTOGipuzkoako Hotelak elkarteko establezimendu batean ostatu hartuta bazaude eta PCR edo ANTIGENO proba egin behar baduzu, taxi batek jasoko zaitu zauden lekuan eta (nahitaezko aurretiazko hitzordua) GIPUZKOAKO POLIKLINIKARA edo QUIRONSALUD zentroetara eramango zaitu. Ondoren, proba egin ostean, berriz hotelera eramango zaitu.
Taxiaren joan-etorria doakoa da, eta probaren kostua, Gipuzkoako Hoteletako establezimenduetan ostatu hartutako bezeroentzat abantailazko baldintzatan (PCR 85€ / ANTIGENOAK 35€) bezeroaren kargura izango da. Eskatu zure kodea eta informazioa harreran.